Logotipo DJ Makala

press kit.

Dj makala

Descarga libre remixed

Mikel Makala, DJ eta musikari eusko-alemaniarra eta Jimmy Bidaurreta ekoizle, musikari eta Gasteiz Big Bang-eko zuzendariak, iaz “Descarga Libre” (Orrua Diskak, 2019) izeneko diskoa plazaratu zuten.

Pasadan urtean zehar, bai banda formatuan Euskal geografiatik arituz bai DJ formatuan Europako hainbat hiriburutik ibiliz, besteak beste Brusela, Paris, London, Bordele, Bartzelona eta Madriletik, oraingoan “Descarga Libre Remixed” (Orrua Diskak, 2020) izeneko diskoaren txanda iritxi da.

Munduko bazter hainbatetik etorritako musikari, zein disko-jartzaile zein ekoizle batzuek, errepertorio orijinalaren kantuak birmoldatu eta erremixak egin dituzte. Horien artean, Bulgariako Kosta Kostov, Portugaleko Rui Fradinho, Argentinako Ezequiel Lodeiro, EEBB.ko Bumbac Joe, Iruñako Piek, Donostiako Reykjavik606 eta DJ Makala berak.

2020 urtearen hasieran “Descarga Libre Remixed” diskoaren kaleratzearekin koinzidituz, Mikel Makala DJa aurkezpen bira batean abiatuko da.

© Dj Makala

t. (00 34) 600 40 20 63
info@djmakala.eus

Icono Facebook Icono Instagram Icono Soundcloud Icono Twitter Icono Youtube Icono Mixcloud