Logotipo DJ Makala

press kit.

Arima Soul

Makala, Lidia Insausti, Paul San Martin & Hilario Rodeiro

ARIMA SOUL, Lidia Insaustik (ahotsa) eta Mikel Makalak (baxua) sortutako Soul musika proiektu berria dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Hilario Rodeiro (bateria) gehitu zirelarik.

70eko hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira ere, hau da Neo-Soul izenekoa.

Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Bill Withers, Etta James, Curtis Mayfield, Dee Dee Bridgewater, Marie “Queenie” Lyons, …

2020ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatu zuten.

2021 urtearean hasieran, Madrilgo “Premios Enlace Funk” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak izan dira.

© Dj Makala

t. (00 34) 600 40 20 63
info@djmakala.eus

Icono Facebook Icono Instagram Icono Soundcloud Icono Twitter Icono Youtube Icono Mixcloud