Logotipo DJ Makala

bio.

DJ Makala edo Makala ezizen horren atzean Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarra dugu. Bi hamarkada luze igaro dira musikaren munduan murgildu zenetik. Ibilbide horretan areto ezberdinetako eta irratsaioetako diska jartzailea, musikari, ekoizle lanetan eta beste artista batzuentzako erremixak egiten ibili da eta baita ere promotore gisa Euskal Herrian zehar.

Novophonic, Metak eta Lovemonk zigiluetan argitaratu ditu bere disko eta biniloak. Horiei, UrbanWorld (Danimarka), Agogo (Alemania), Movimientos (UK), Freshly Squeezed (UK), Wagram (Frantzia), Elkar (Euskadi),… bezelako diskoetxeetan kaleratutako abestiak eta erremixak gaineratu behar dizkiegu.

Makala-ren “Unexpected Tapas” diskak, 2012 Musika Independientearen Sarietarako UFI “Munduko Musiken Album Onena” sari-proposamena lortu zuen.

90.eko hamarkada erditik honera, Europako hainbat leku ezberdin zehar DJ eta musikari lanak egiten aritu izan da eta nazioarteko jaialdi ezagunenetan ere parte hartu du: Sonar (Barcelona), Glastonbury (UK), Wilderness (UK), Couvre Feu (France), Dranouter (Belgium), Popkomm (Germany), Jazzaldia (Donostia), Atlantikaldia (Errenteria), Womex (Finlandia),…

Urte luze hauetan, bere DJ saio eklektikoetan musika aniztasun nabarigarria aurkituko duzu, ezatebaterako Afro, Funk, Soul, Disco, Ska, Hip Hop, Latin, Dub, Cumbia, Samba, House, Jazz,.., eta antzeko estiloak. Munduko bazter askotako soinu eta erritmoak, klasikoa bezain modernoa, laburrean musika alaia eta dantzagarria.

2005 urtetatik honera, astero egiten duen Boom Shaka Laka irrati saioa Gaztea irratian (EITB) entzun daiteke.

2008 urtetatik honera, Global Funk ekimenak antolatzen ditu EH-ko hiri nagusietan, eta besteak beste Alice Russell, Nickodemus, Quantic, Daniel Haaksman, Captain Planet, Tahira, Rainer Trüby, … nazioarteko DJ eta artistak gonbidatuz eta oholtza partekatuz.

2010 urtetatik honera, Heineken Jazzaldia Donostiako Nazioarteko Jazz jaialdiaren, Nauticool izeneko agertokiaren DJ-en antolatzaile artistikoa da.

2014 urtean sortzen du Orrua Diskak, bere autoekoizpen zigilua. Dagoeneko 10 erreferentzia baina gehiago plazaratu ditu, horien artean: Makala Jazz Funk Band, Gasteiz Big Band, Grupo Maré Baixa, Makala & Jimmy Bidaurreta, No-Land Trio,…

2019 urtean, Topa-K izeneko abentura musikal berri bat abiatzen da Agus “Korrontzi” eta DJ Makala-ren eskutik, zuzenean aurkeztu zutena Womex jaialdiaren 25.garren edizioan Finlandiako Tampere hirian.

© Dj Makala

t. (00 34) 600 40 20 63
info@djmakala.eus

Icono Facebook Icono Instagram Icono Soundcloud Icono Twitter Icono Youtube Icono Mixcloud