ARIMA SOUL, Mikel Makalak (baxua) eta Lidia Insaustik (ahotsa)
sortutako Soul musika proiektu berria dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak)
eta Hilario Rodeiro (bateria) gehitu zirelarik.
70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin
argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira,
hau da Neo-Soula.
Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren
zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Curtis Mayfield,
Marie «Queenie» Lyons,…
2020ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez
osoturiko EP bat grabatzen dute.
2021 urtearean hasieran, “Premios Enlace Funk” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak dira.
Eta 2021eko udan, 7′ binilozko single bat argitaratzen dute Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan,
momentuz kritika onak jasotzen ari dena.
Orain arte dozena bat kontzertu pasatxo eman dituzte gure geografian zehar, areto batzuetan: Dabadaba,
Be Club!, Modelo Aretoa,… eta jaialdi hainbatetan: Musikaire (Elorrio), Tolosandblues (Tolosa), Jazz Herrian
(Agurain), Atlantikaldia (Errenteria),… eta baita ere Altxerri Jazz Klub mitikoan, Donostiako 56.garren Jazzaldiako astean.