Logotipo DJ Makala

press kit.

DJ Makala

Descarga Libre Remixed

Mikel Makala, DJ eta musikari eusko-alemaniarra eta Jimmy Bidaurreta ekoizle, musikari eta Gasteiz Big Bang-eko zuzendariak, “Descarga Libre” (Orrua Diskak, 2019) izeneko diskoa plazaratu zuten.

2019 urte horretan zehar, banda formatuan Euskal geografiatik jotzen aritu ziren eta baita ere DJ formatuan Europako hainbat hiriburuetan emanaldiak eskeini zituzten, besteak beste Brusela, Paris, London, Bordele, Bartzelona eta Madrilen.

Jarraian “Descarga Libre Remixed” (Orrua Diskak, 2020) izeneko diskoaren txanda iritsi zen. Munduko bazter hainbatetik etorritako musikari, disko-jartzaile eta ekoizle batzuek, errepertorio orijinalaren kantuak birmoldatu eta erremixak egin zituzten. Horien artean, Bulgariako Kosta Kostov, Portugaleko Rui Fradinho, Argentinako Ezequiel Lodeiro, EEBB.ko Bumbac Joe, Bartzelonako Miguelito Superstar, Iruñako Piek, Donostiako Reykjavik606 eta DJ Makala berak.

2020 urtearen hasieran “Descarga Libre Remixed” diskoaren kaleratzearekin koinzidituz, Mikel Makala DJa aurkezpen bira batean abiatuko da.

© Dj Makala

t. (00 34) 600 40 20 63
info@djmakala.eus

Icono Facebook Icono Instagram Icono Soundcloud Icono Twitter Icono Youtube Icono Mixcloud